XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERIJETATIK EUZKO TXINPARTAK ALPERRIKO USTE TA ITXAROPENAK Gaur daukagun Erkalde edo errepublika'ko Gobernu onek agintza (promesa) aundiak egin zituan aurreneko aldi aietan, euzko-arazuetzat; eta askoren ustez onbide eta laguntza aundiak izatekuak giñan euzkotarrak.

Baña igaro-diran egunak, uste eta itxaropen oien ezerpena argiro adierazten digute.

Aurren-aldiko Gobernua'ren agintza ugari aiek alaitasun pixkabat sortu zuten gure biotzetan; eta agintzen zizkiguten onbide guziak izango ezpagenituen ere, uste izan gendun, zerbait berialaxe genduela, barruko poltxikuan... baña, agindua bat eta emana bi, entzun geniogun lenagokuari.

Agindu bai, gauza aundiak agindu, ezer ez emateko; orixe gertatu zaigu oraingo Gobernu azkatasun-zalearekin.

Agintza oien bidez ziran orain bi illabete inguru Euzkadi'ko Bazkun-Euzkeltzale guziak; baita Gobernu'ra jun eta euzkotarrentzat ongarri zan uskeri bat eskatu ere.

¿Baña lortu zer?... Alperrikako jardunak eta ibilliak egitea; ezer ez besterik.

Elebitz edo bilinguismo arazua geron gain gendukala, nai-bagenduan artu, adierazi zuan egun batez Marcelino Domingo'k: eskatu ta artu besterik ez.

¡Bai, lekutan zeok! Errezegi eskiñitako gauza zan, eskiñi zuan lekutik eskintzeko Españako ministro jaun arrek, eta ala gertatu ere.

¿Beti atxipepean edo engañupean bizitzeko jaiuak ote-gera euzkotarrak?.

Lendabizi idatziz, urrena urrutizparrez eta gero bertara, Madrid'era junik eskatu zuten elebitz-ikastaroa Euzkadiko Ikastoletarako Euzko-Ikaskuntza-k, Euskeltzaleak-k Jaungoiko-Zale-k Euskaltzaleen Biltzarra-k Euzkeltzale Bazkuna-k, Grupo Baraibar-ek eta Acción Popular Vasca-k. ¡Ez alperrik!.

¿Madrid'era ezeren eske jun emendik? Andik ezdago guretzat gauz-onik: itz-zuriketa ta eskea besterik.

Arrezkeroztik ere, ila onen 14'an Lizarra'n bildu ziran euzko-udalak egin zuten Madrid'era eskari ori berori, baña... ¿zer? Egin ezpalitz bezela gaude oraindik.

EUZKOTARRAK, ERNAI! Aurretik dijoana idatzi ondoren, eta idazteko asmoa nuen idazkia bukatu baño len, nere bellarrietara iritxi da une onetantxe izpar illun bat: Lizarra'n euzko-udalak eratu zuten euzko-araudi jator ura ez ote-dan aintzakotzat artuko oraingo Cortes Constituyentes edo Batzar-Gurena'n azterkatu eta erabakitzeko Euzkadi'ko legedi berria nolakoa izango dan.

El Dia-ri eta gure EUZKADI'ri ziur bezela biali diote Madrid'tik izpar illun eta lotsagarri au.

¿Egiztuko ote-da esker gaiztoko izpar ori? ¿Baietz? Ezetz? Laizter ikusiko degu.

Egiztua izango ote-da, ba, berri ori? Ni ez naiz batere arrituko ta gutxiago ikaratu egiztutzen bada ere.

Nik ez-dealako ezer itxaro Azkatasuna beren aldekoentzat eta lotasuna guretzat daraman Gobernua'gandik.

¡Ernai, euzkotarrak! Ikaragarrizko ezezpenak bidean ditugu! ¡Ernai, euzkotarrak! Beti-bezela orain ere gure eskari eta egipenak begirapen onik ez dute izango-ta!.

Ernai, euzkotarrak! Elebitzaz egin digutena Euzko-Araudia'rekin ere egingo digute-ta! ¡Ernai, euzkotarrak, eta itxartu! Eskertarrak dira gaur España'ko Gobernu buru diranak, eta ikusi dezagun ze aitapen eta jasotasun izan duan elkartzale oien gandik gure euzkerak, gure eskubideak gure oiturak, gure edestiak eta gure Euzkadi'ko izateak.

¡Ukapena, ukapena eta ukapena! Orixe bakarrik!.

¡Euzkotarrak! ¡anaiak! Gure ordua da Euzkadi etsaien atzaparretatik askatu eta goi-gora jaso biar degun ordua.

Itxartu, euzkotarrak! ikusirik Madrid'ko agintari eskertarrak ez diotela jaramonik egin nai gure eskabide ta eskabidieri, bada Pi y Margall'en jarraitzalleak dirala esaten duten oiek ez-dute elkartzale buru zan arrek euzkotarrentzat eta euzko-laterriarentzat adierazi izan zuan eskubide ta azkatasuna ukatzeko eskubiderik.

Gezur utsa esaten digute, bada, elkartzale berritzu oiek, esaten digutenean, berak ere Pi y Margall'en antzera oldozten dutela Euzkadi`ko arazuetzaz, eta au orrela dala egiztutzeko ez daukagu elkartzale oien Euzkadiganako maitetasuna zenbaterañokuan izan dan, orain arte, ikustea besterik.

Iñoiz itz-erdi bat egin izan ba-dute gure gauzen aldez esan dezagun trampas egin izan dutela; beren gogoaz bestera.

¡Begiratu bestela beren orain arteko egintzak nolakuak izan diran, eta ortan garbiro ikusiko degu beti euzko-arazoen aurka jeiki eta leiatu izan dirala!.

Orain... ¡orra orain, euzkotarrak, zer egin nai-diguten gezurrezko azkatasun-zale oiek! Euzkadi guziak Lizarra'n gogo ta irizti batez eratu zuen Euzko-Araudi jator arrek ez-omendu Madrid'ko Batzar Etxean ezetariko begirapenik izango.

Eta ¿zer egin orain? ¡Su ta gar jo, Euzko Araudi aldez, igandean aldu edo diputadu ateriaz Euzkadi'ko Udalen-Batzordeak gauza eder ori Madrid'en aldezteko aukeratu dituan jaun euzkeltzale ta katoliko prestuak: nai-ezpadute ere entzun dezaten Euzkadi osoaren dei edo irrintzi bizia bere etsaiak.

¡Euzkotarrak! Aurrera, bada, guziok dide onen-aldez; eta igandean ez-dedilla iñor gelditu Euzko-Araudi au aldeztuko duten euzko-seme jator oiek aldun ateratzeko alegiña egin gabe.

¡Gora gure Euzko-Araudia! ¡Gora Euzko-Elkartea! ¡Gora Euzkadi, gure Aberria! ZELETA.